We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Iritziak eta Sentimenduak

by Don't Save The Queen

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

1.
Lekukoa 04:04
Bide luzea eginda dut begiratzen atzera Bilan baten egiteko, ordua balitz bezala Urteetan zenbait gauza hala nola obratuak Ta hautuen zergaitia menperatu gabe, bada Ibilbidea bururatua badut Nere eskua zureak gidatua Nere bidea hautatu ahal izan badut Nerea zen kabitik aireratuta Ainitzetan aspertua Legeak, eginbeharrak Zuk egindako urratsak Segitzera behartua Oldartu nahi izan badut Aita hiltzeko beharra Urteekin ulertu dut Ez nintzen arras zuzena
2.
Ez da arrazoina behar dela beti Baina zure jarrera entzun arazi Ideia bat baizik ez bada ere omen Horregatik arrapostua ematen Parekoa oker ez bada beti Adimena diozu ulertarazi Iritziak sentimenduak Ez dira kondenak ta sententziak Nork bere adierazteko moduak Azkenik hitz egiteak Bestea baino gehio kantatzeak Ez dizkizu ekarriko ohoreak Nahi duena uzten duzu mintzatzen Ezin ukatu merito hau bederen Errandakoa ez baduzu gustuko Pentsatu behar dena erakutsiko Hala ta guztiz berdin badu segitzen Noiz nahi bere besta diozu ospatzen Iritziak sentimenduak Ez dira kondenak ta sententziak Nork bere adierazteko moduak Azkenik hitz egiteak Bestea baino gehio kantatzeak Ez dizkizu ekarriko ohoreak
3.
Amets Bat 04:22
Beti penetan dabiltza Etxerik ez eta hotza Bizkarrean eramaten bildutako miseria Axolagabetasuna Haien egunerokoa Hori baita beti gehien jasan behar duten mina Amets bat egin dut, bai adixkideak Denentzat argi izanen den eguna Denok berdinak sortuak garela Berehala ezagutuko dugula Ez da ez bizi errexa Aukeratu ez dutena Malda gorako bidea Lehiatzera behartuta Amets bat egin dut, bai adixkideak Denentzat argi izanen den eguna Denok berdinak sortuak garela Berehala ezagutuko dugula New Delhiko haurrideak Pariseko kalekoak Zuentzat ere omen da Ateratzen eguzkia Amets bat egin dut, bai adixkideak Denentzat argi izanen den eguna Denok berdinak sortuak garela Berehala ezagutuko dugula
4.
Eta gero 03:30
Bizi oso bat manamenduak segitzen Bizi oso bat ondorioaz beldurtzen Familikoa ez dena mespresatzen Beste ideia duena kondenatzen Testuek errana otoitza egiten Iraganeko ekintzak ezabatzen Lortzeko asmoz dena justifikatzen Gaizki zoazela ez alduzu ulertzen? Eta gero zer benetan? Segur dena edo dudan? Errandakoa agian Nik dut ezartzen zalantzan Zuen utopiak gure amets gaixtoak Hilen gainean asmatzen eremuak Profezien ordez saltzen dira zepoak Aho beroak ta bertset satanikoak Pikutara dogmak eta lege mutxituak Nahiago biziak ematzen dituen pozak Helburua ez da zehaztea onenak Behar baitira mota guzietakoak Eta gero zer benetan? Segur dena edo dudan? Errandakoa agian Nik dut ezartzen zalantzan
5.
Nahi gabe izan dela Erreflexuzko jestua Utz dezagun ezer ez baita Aldi askotan errana Terreno hortan ez jolastea Zainetan sartzen baizira Horren besterako ez da Zarta bat baizik ez baita Eta gainera meresia Zure itxura galtzea Zuretzat ezinezko Hortan negoziatzerik ez da Azkarrenak beti azken hitza bere Azkarrena beti nazkagarria ere Eta besteari ukatuta bizia Nunbait ere daki ez duzula irabazia Ohiturazko bilakatuka Zure komunikatzeko era Ispirituaren pobrezia Sufri arazten duzun guzia Zure izateko ezintasuna Nazkaren pertsonifikazioa Kanpokoentzat usoarena Horretan bai aditua Aitortu ere beharra da Mila aldiz egainatuta Sekulan lortu nahi zenukena Horretan porrota haundiena Azkarrenak beti azken hitza bere Azkarrena beti nazkagarria ere Eta besteari ukatuta bizia Nunbait ere daki ez duzula irabazia
6.
Urteetan bazterturik Atxiki nauzu isilik Ez zenuen nahi besterik Zure hotsa entzun ezik Ta kantatzen hasi zira Ahots ederra duzula Gero oparoa salduta Baina gezurrez josia Deabrua ni nintzela Hori sinestarazia Joko horretan ez zira Beti izan oso fina Jarraitzaileak badira Hor tiratzeko aria Bide hortatik joan dira Ahantziz esentzia Amets gaixtoek ere bai Behar dute amaiera Horri esker ere darrai Guztion itxaropena
7.
Behatzak lokian sartuta Leoina sarean hartuta Higi eta zalapartaka Zein ote aterabidea? Jolastu ta dena galdu Beharrena salbatu Arreta gal arazi Desohorea guttietxi Azpi jokoa salatu Doi doi atxiki Hari gainean ibili Alde guzitik inguratuta Ontzitik alde arratoina Ez da erortzea grabea Lurreratzea garrantzitsua Jolastu ta dena galdu Beharrena salbatu Arreta gal arazi Desohorea guttietxi Azpi jokoa salatu Doi doi atxiki Hari gainean ibili
8.
Oraindik ez 03:20
Oraindik ez, oraindik ez, ez naiz prest Izaten gelditzeko, zulo beltzan murgiltzeko Oraindik ez, orain ez Bidea ez dut bukatu, urteak behar ditugu Gure dantza segitzeko, munduari buelta emateko Bihotzaren taupadak Bidean joateko Aintzinatzen segitu Ibiltzeari eutsi Xutik segitzeko Bizirik irauteko Gerorako, gerorako arazoak Eta maite ez ditugunak, bazterretan berri latzak Nik nahiago, nahiago zure irrifarrak Eta egun eguzkitsuak, bizirik nauten guziak Bihotzaren taupadak Bidean joateko Aintzinatzen segitu Ibiltzeari eutsi Xutik segitzeko Bizirik irauteko
9.
Ez dut bota nahi izan argazki zaharkitua Paper erdi urratua auskor ta horitua Tiretan gordetua iraganaren erlikia Ez dut ahantzi ahal izan elkar bizitakoa Asolagabekeria genuen ausardia Bizi momentukoa gerorako gerokoak Denbora joan zaigu Ohartu gabe eskapatu zaigu Al da dena amaitu Horretan zertan gira gu Ez dut onartu nahi izan etsai ikustezina Erortzen ahal zela amore ematea Bizitzen genuena betirako ez zela Denbora joan zaigu Ohartu gabe eskapatu zaigu Al da dena amaitu Horretan zertan gira gu
10.
Eta orain 03:14
Benetan uste zenuen hori bukatuko zela Ez al duzu entzuten sortutako nahaskeria Berdin duzu segitzen zu ta zure harrokeria Saldu duzu hazia txarra milaka erabilia Nun nahi zabaldu da eta gainditua zira Orain neurriak hartu ta batasuna sendotu Eta orain bildu uzta pozointsua Nahiz eta usteldu jan behar izana Hobetuko dela diozu erori denari erraiozu Txakur tropa askatu noren atzean kurritu Benetan espero nuen hori bukatuko zela Ez al duzu entzunten bronkaren oiartzuna Zugan ez dut sinesten ezdizu kentzen ardura Segi mistifikatzen sekulan izan jainkoa Eta orain bildu uzta pozointsua Nahiz eta usteldu jan behar izana Uzta pozointsua jan behar izana
11.
Zenbat aldiz 03:06
Zenbat aldiz entzun mindulinkeria Horren beste erran aski genuela Besteen arreta gehiegi deitua Besteen arreta pixkanaka galduta Gehiegi tiratuta puskatu lokarria Iñork ez sinesten otsoen mehatxua Hautsi da mila aldiz uran sartu anfora Hain gaizki josita ageri hari xuria Denborarik ez galdu dudazko azalpenekin Oino aski balitz zure barkamenekin Zure leloaren parte dira Utzazu orain bukatu baita partida Gehiegi tiratuta puskatu lokarria Iñork ez sinesten otsoen mehatxua Hautsi da mila aldiz uran sartu anfora Hain gaizki josita ageri hari xuria Gehiegi mintzatuta, hitzak galdu sentsua Hobe aldi batzutan mihiari eman buelta Zergatik ez lehenik pentsa ta gero mintza Horrela guttiago bla zangoan tira
12.
Goizero pasatzen da zure ondoan Ikusten duzu etxetik ateratzean Beti begirada bera aurpegian Bainan agertzen ez zira bere paisaian Mundu paralelo bat, mentalitate bat eta beste maila bat Bertan aurkitzen ez da, ez konpasioa, ezta jendetasuna Ta zure presentzia, beretzat ez zira existitzen laguna Zentzugabekeria jendea sumea eta pasa bidea Goizero pasatzen zira bere ondoan Etxetik ondoan den bide gurutzean Hain hurbil sentitzen zira beretaz bainan Hain urrun zaretela dakizu zure baitan Bai beste mundukoa, beste gogoeta eta maila berekoa Zurean aurkitzen da, bai konpasioa, baita jendetasuna Ta bere presentzia, zuretzat segur da normaltasun osoa Zentzugabekeria mespretsu guzia desberdinak baigira Orain gogoa duzu aurpegiratzeko zure egi guziak Orain...
13.
Irriz 04:14
Maitatua beti izaten ez da Horren lortzeko ordaintzen ere da Fenomeno natural berezkoa Gizaki guzien artekoa Naturala da bihotzezkoa Edo horia zerbait bortsatua Batzuetan ari izan karkailaka Edo bizar petik ere izana Irri egin nahi dut Hori zer nahi gerta Debeku guzieri buru eginda Asaldatuko dut morala ertsia Gizakiaren berezkoa ez al da Helbururik gabe entzun nahi dut eta Irri egin nahi dut euria ere bada Hilko nuke hitz-joko batendako Berdin dio ez badute gustuko Horretarako ez naiz gordetuko Besteeri komunikatzen ahalko Arma azkarra izaten ahal dela Nik uste soilik indar zoriontsua Gai guziekin praktikatzen ahal baita Obskurantistendako zer zoritxarra Irri egin nahi dut Hori zer nahi gerta Debeku guzieri buru eginda Asaldatuko dut morala ertsia Gizakiaren berezkoa ez al da Helbururik gabe entzun nahi dut eta Irri egin nahi dut euria ere bada Irri egin nahi dut Hori zer nahi gerta Helbururik gabe entzun nahi dut eta Irri egin nahi dut euria ere bada

about

Taldearen lehen lan luzea, hiru egunetan grabatu dugu 2022ko "uztailaren egun beroenetan", Arrangoitzeko Haranburua estudioan.
Grabaketa lanak, aholkuak eta pazientzia, Iñaki Plaa-k segurtatu ditu.
Masterizazioa Intelligence Audio-k egin du.

credits

released May 1, 2023

Joseba Manterola: ahotsa eta baxua
Ñaño Trichine: gitarra eta koroak
Berdoof: bateria

license

all rights reserved

tags

about

Don't Save The Queen

Joseba Manterola: ahotsa & baxua
Ñaño Trichine: gitarra & koroak
Berdoof: bateria

contact / help

Contact Don't Save The Queen

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Don't Save The Queen, you may also like: